AKE Eguna, antzuolar guztiendako gozagarri

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko eka. 2a, 16:01
Gaztetxo talde bat AKE Egunaz gozatzen, atzo.

Antzuola Kirol Elkarteak AKE Eguna herri osora zabaltzeko erabakia hartu izana "oso erabaki ona" izan zen, Ibon Gezalaga presidentearen arabera: "Ikusi besterik ez dago atzo herrian izan genuen giroa". 330 bat lagun elkartu ziren frontoian bazkaltzeko eta ondoren sariak banatu zituzten. "Aukeran bero larregi izan dugu, baina ederto joan da eguna".

Udalarekin adostu dute aurrerantzean ekaineko lehen zapatuan egitea AKE Eguna. "Aurreko egunetan, jendea etortzen zaigu galdetzen ea noiz den aurten, jendea gogotsu egoten da. Eta atzo igarri zen", dio Gezalagak. Gaur egun 155 bat jokalari ditu Antzuola Kirol Elkarteak.

Lau sari banatu zituzten atzokoan, denboraldi osoko erregulartasuna irizpide hartuta:

Erregional preferentean: Markel Lete

Gazte mailan: Josu Bouzon

Kadete mailan: Jesus Cristian Montaño

Infantil mailan: Ibai Aguero

Egitarauari dagokionez, egun osoko plana izan zuten atzokoan. Karro poteoaz, herri bazkariaz eta sari banaketaz gain, elektro-txarangak "sekulako giroa" jarri zuen: "Itzela izan zen; 21:30ean oraindik gurekin zeuden jo eta jo, eurei ere gustura ikusten zitzaien".

Erlazionatuak

AKE Eguna argazkitan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019 eka 02 Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak