350 lagunek egingo dute bat AKE Eguneko ospakizunean

Maider Arregi 2019ko mai. 30a, 10:29

Ekainaren 1ean, zapatua, ospatuko du Antzuolako kirol Elkarteak aurtengo denboraldi amaierako festa. Antolatzaileek, aurten ere, Baietz Antzuola gorritu! Jantzi denok gorriz! lelopean kamiseta gorria janzteko dei egin diete antzuolarrei.

Lehen taldeak mailari eustea lortu du denboraldi honetan eta giro ederra izango du kirol elkarte gorriak ekainaren 1ean egingo duten festan. "Mailari eutsita, oso pozik gaude; gainera, iazko denboraldiarekin alderatuta, estutasun gutxiago izan ditugu. Urtea, orokorrean, ona izan da, kategoria batzuetan jokalari kopuruarekin justu samar ibili garen arren", azaldu du AKEko presidente Ibon Gezalagak. Presidenteak gaineratu du AKEko lehen taldeak entrenatzaile berriarekin abiatuko duela denboraldi berria: orain arte gazteen entrenatzaile izan den Iker Epeldek hartuko du Josu Zubikarairen testigua. Ibon Gezalagak aitortu du orain gazte mailako entrenatzailea bilatzeko lanean ari direla.

Egitaraua

Eguerdiko hamabietan, karro-poteoa egingo dute; 14:30ean, herri bazkaria Udal Pilotalekuan –sarrerak agortuta–; 17:00etan, sari banaketa eta aipamen berezia talde bakoitzean gorabehera gutxien izan dituzten jokalariei. Amaitzeko, 18:30ean, Elektro-txufla elektrotxarangaren eskutik dantza egiteko aukera. Antolatzaileek, aurten ere, Baietz Antzuola gorritu! Jantzi denok gorriz! lelopean kamiseta gorria janzteko dei egin diete antzuolar guztiei, festarekin bat egin dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak