Torresoroako lanak uztailean hasiko dira, alegaziorik ez bada aurkezten

Maider Arregi 2019ko mai. 23a, 14:18

Ekainean, txosten teknikoa egingo du Hirigintza teknikari Valen Moñuxek; Torresoroako lanak, aldiz, bi hilabeteko epean egingo dira.

"Torresoroako obra egiteko lizitazio deialdia abian da. Hala, ekainaren 6an zabalduko dira deialdira aurkeztutako gutun-azalak. Alegaziorik ez balego, posible da uztailaren lehen astean Torresoroako lanak hastea", azaldu du Antzuolako alkate Beñardo Kortabarriak. Alkateak aitortu du prozesua luze joan dela: "Lanketa handia izan da Torresoroaren auzia, luze joan da, baina prozedura oso azkarra izango da eta egun naturaletan egingo dugu. Lizitazio elektronikoa lehenengoz egin dugu eta, gainera, saiatu gara gaika ateratzen proiektua. Horrek esan nahi du kontratatzailearen profilean alta emanda dagoen arotzak, iturginak... aukera duela lehiatzeko. Era berean, herriko gremio ezberdinek deialdian parte hartzeko aukera izan dute; alta emanda badaude, noski". Ekainean, beraz, txosten teknikoa egingo du Hirigintza teknikariak, eta, behin aukeraketa eginda, lanak bi hilabeteko epean egin beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak