Eztalako aldagelak prest 2020ko maiatzerako

Maider Arregi 2019ko mai. 25a, 08:00

Dena ondo bidean, aurtengo udazkenean, azaroan, hasiko lirateke Eztala zelaiko aldagela berrien obrak. 300.000 euroko kostua izango dute lanek; antzuolako udalak, baina, Diputazioarekin adostutako akordioaren ondorioz, 105.000 euro jarriko ditu.

Datozen asteetan sinatuko dute Gipuzkoako Diputazioko Kirol Departamentuak eta Antzuolako Udalak Eztala futbol zelaiko aldagela berriak egiteko hitzar-mena. Aldagela berriek 300.000 euroko aurrekontua izango dute. Hitzarmenaren arabera, ordea, Antzuolako Udalak bi urteko epean 105.000 euro jarriko ditu. Kolpe bakarrean, aldiz, beste 105.000 euro Gipuzkoako Diputazioko Kirol Departamentuak jarriko ditu. Gainontzeko 90.000 euroen kargu autobideko enpresa den Bidegiren asegurua egingo da. "Autobideko obrak hasi zirenean pitzatu ziren aldagelak. Makinen hondeaketa lanen eta lurraren mugimenduaren artean harremana dagoela ondoriozta-tu du Bidegiren erantzukizun zibileko aseguruak. Ondorioz, 90.000 euro emango diola enpresak Antzuolako Udalari adostu dugu. Eta Diputazioarekin gainontzekoa erdi bana ordainduko dugula hitzartu berri dugu", argitu du Antzuolako alkate Beñardo Kortabarriak. Alkateak gaineratu du aldagela aurrefabrikatuak jarrita dauden arren, Antzuolako Kirol Elkartearekin aurrez adostu zuela aldagela berriak egitea –30 urte inguru dituzte eta–.

Obraren kronologia

Eztalako aldagelen proiektua egiteko konkurtsoaren pleguak maiatzean idatziko dira. Proiektua egiteko oinarriak, aldiz, ekainean argitaratuko dira. Eta proiektua egiteko kontratua uztailean esleituko da. "Proiektua paperean jasota irailean edukiko dugu", argitu du Kortabarriak. Obrak egiteko kontratua esleitzeko, baina, azarora arte itxaron beharko da, aurrez bestelako tramitazio lanak egin behar direlako. Lanak, hain justu ere, azaro amaieran hasiko lirateke. Dena ondo bidean, 2020ko maiatzerako Eztalak aldagela berriak edukiko dituela aurreratu du alkateak.

Aukerak aztertzen

Lanek dirauten bitartean, au-kera posible guztiak aztertzen dihardu Antzuolako Udalak Antzuolako Kirol Elkartearekin. "Aukera guztiak zabalik daude. Izan ere, obra hasi arte eta egoera zein izango den ikusi arte ez dakigu zein aukera egongo den. Agian, beste toki batera joan beharko dute futbolean jokatzera, edo ez. Obra nola egingo duten eta makineriak zein espazio beharko duen aztertzea izango da gakoa. Gogoratu Ez-tala berritzeko lanak egin zirenean ere Antzuolak Soraluzen eta Oñatin jokatu zuela", argitu du Kortabarriak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak