Botiken ordainketa partekatua eskatu dezakete pentsiodunek

Maider Arregi

Botiken ordainketa partekatua eskatu dezakete urteko errenta 18.000 euro baino gutxiago duten pentsiodunek. Eskaera, Landatxoperen egoitzan maiatzaren 27an eta 28an, 16:00etatik 18:00etara bitartean egin daiteke.

Aurreko urtetan laguntza jaso dutenen kasuan, Landatxoperen egoitzan prest duten orria sinatu behar dute.  Eskaera berrien kasuan, ondorengo dokumentazioa eraman behar da egoitzara: Banketxeko kontu korrontearen titularra dela ziurtatzen duen agiria (norberaren banketxean eskatu behar da),  Nortasun Agiria eta Osakidetzako txartela. Eskaera, Landatxoperen egoitzan maiatzaren 27an eta 28an, 16:00etatik 18:00etara bitartean egin daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak