Hitzordu hirukoitza izaten ari da gaur Antzuolan

Eneko Azurmendi 2019ko mai. 18a, 15:00

San Isidro eguna, Artzainen Eguna eta Debagoieneko Atzegi Eguna. Guztiek bat egin dute gaur Antzuolako kaleetan, eta goiz-eguerdi partean orotariko ekintzak izan dituzte bertaratutakoek. Hunkigarriena, Altzetako Patxi Letek, Lamañoko Joxe Jauregik eta Egurribai baserriko Matilde Ortuetak jaso duten omenaldia izan da.

Ganaduaz gain, produktu ekologikoak, bidezko merkataritzako produktuak, gazta, eztia eta abar eduki dituzte salgai artisau zein baserritarrek, bildotsa burruntzian erretzen zuten bitartean. Interesa piztu duen beste ekintza bat Etxezarreta artzainen ile-moztearena izan da –30 ardiri moztu diete ilea–. Bestalde, aizkora erakustaldiak ere herritar ugari erakarri ditu herriko pilotalekura.

Debagoieneko Atzegi Egunari dagokionez, hogeigarrenez ari dira ospatzen jai hau gaurkoan, eta Antzuolako festan integratzea izan da helburuetako bat. "Orain arte guretzako propio prestatutako jaia egin dugu, eta gaurko erronka izango da herritar guztien artean integratzea". Batzarrean 100 bat lagun elkartu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak