Arrolak hurrengo irteera maiatzaren 26an, domeka, egingo du. "Aralar ezezaguna 'ezagutzeko' asmoarekin Lizarrusti, Igaratza, Ganbo, Irazustako lepoa, Enirio, Lareoko urtegia eta berriro Lizarrustira buelta egingo dugu. Ibilaldi ikusgarria da eta denetik du: monumentu megalitikoak, artzain-txabolak, egindako pista istilutsuak, belardiak, urtegia... Paisaia ikusgarria eta ezezaguna". Sei bat orduko ibilbidea, lagun artean erraz egiten dena dela diote. Izena arrolamt@gmail.com helbidean eman beharko da. Irteera goizeko 08:30ean Olaranen.