Agintaldiko azken osoko bilkura, sintonia onean

Maider Arregi 2019ko mai. 15a, 11:30

Ohiturari jarraituz, Beñardo Kortabarria Antzuolako alkateak, udal bandera eta karta banatu zizkieten zinegotzi guztiei atzo egin zuten agintaldiko azken osoko bilkuran.

Maiatzeko osoko bilkurara eroandako aztergai guztiak onartu zituzten. Lehena eta aho batez onartu zutena, herriko taldeekin adostutako kirol hitzarmena. "Urte hasieran adostu genuen taldeekin urtean zehar egingo zutenaren berri emango zutela aurrez. Horren arabera banatuko ditugu zazpi mila euroko dirulaguntza", argitu zuen Kirol zinegotzi Garazi Larreak.

Bestetik, Udalak Jakion sozietatean dituen partaidetzak saltzea onartu zuten. "Baserritarrak eta Nekazaritza Ganberak sortutako elkartea da Jakion. Orain, eraldaketa zentroa egingo dute. Hala, inbertsio indartsuak egingo dira eta aurrerantzean Jaurlaritzak diruz laguntzen jarraituko du Nekazaritza Ganberarekin batera. Kapital pribatua sartzea eta udalak irtetea proposatzen da", azaldu zuen Beñardo Kortabarria alkateak.

Sareren erakunde adierazpena

Azkenik, aho batez onartu zuten Sarek aurkeztutako presoen urruntzeari dagokion erakunde adierazpena. Bertan, izan zen Sareko kide Mikel Olabarria eta zinegotziei eskatu zien urrunketa eta sakabanaketarekin amaitzea aldarrikatzen duen adierazpenarekin bat egitea. "Humanizazio prozesu bat abiatu gura dugu sakabanaketarekin amaitzeko eta gaixotasun larria dutenak askatzeko". Alderdi guztiek onartu zuten mozioa aho batez. "Aro berri baten aurrean gaude eta ETA ez dago. Presoen hurbilketa legea betetzea dela uste dugu. Bizikidetzaren alde urratsak eman behar dira", aitortu zuen alderdi sozialistako zinegotzi Miren Gallastegik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak