Erretiratuek tinko jarraitzen dute pentsio sistema publikoaren bermea aldarrikatzen

Maider Arregi 2019ko mai. 14a, 15:45

Antzuolako erretiratu eta pentsiodunek tinko jarraitzen dute pentsio duinak eta pentsio-sistema publikoaren bermea aldarrikatzen. Astelehenero bezala, Herriko Plazan elkartzen dira eguerdiko hamabietan.

Aste honetan, baina, ohiko mezuari beste bat gehitu diete eta xingola beltza jantzi dute: geroz eta pertsona nagusi gehiagok jasaten duen bakardade eta isolamendua salatu dute. Izan ere, azken egunetan Benidormen eta Euskal Herrian, hilik aurkitu dituzte bakarrik bizi ziren nagusiak euren etxebizitzatan. "Isolamendu horren arrazoiak anitzak dira: igogailu faltagatik etxetik irteteko arazoak, senide eta inguruarekiko harreman eskasak, aisialdirako baliabide ekonomiko falta, tristezia eta depresioa. Honen aurrean, arazoari aurre egiteko politikak martxan jartzeko eskatzen dizkiegu erakundeei, eta herritar orori isolamendu arriskuan dauden pertsonei babesa eta laguntza eskaini diezaietela aldarrikatu gura diegu ere".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak