Hiperrealismora bidaia egiten duen argazki erakusketa originala ikusgai ekainera arte

Maider Arregi 2019ko maiatzaren 13a

Moi Ruiz de Auza artista gasteiztarrak Expresiones transitorias argazki erakusketa jarri du Aitz Garbin. Ekainera arte erretratuez gozatzeko aukera dute herritarrek.

Espazio publikoaren gaineko hausnarketa da Moi Ruiz de Auza artista gasteiztarraren erakusketa. "Argazkiak grafitiak heriotzaren eta ahanzturaren aurrean salbatzen ditu. Helburua da iluntasunetik ateratzea  arte xumea".

Argazkiak Chromaluxe art  izeneko teknikaren bitartez egina daude. Hala, erretratuak, aluminiozko 40x60 tamainako plaketan daude txertatuta. Teknika honek, bideratzen du argazkiak hiperrealismo sentsazioa izatera.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak