Hauteskundeei begira prestatutako programaren errepasoa egin du EH Bilduko lan taldeak hurrengo agintaldirako dituen proposamenak aurkeztu eta eztabaidatuz. "Antolatzeko moduaz ere hitz egin dugu, herritar eta zinegotziz osatutako lan talde ezberdinak eratzeko proiektua dugu-eta eskuartean", azaldu dute. Maiatzaren 23an, eguena, egingo dute programa aurkezteko ekitaldia 19:00etan Zurrategin.