Baldintzak
-Euskaraz jakitea. 2019an 18 urte beteta izatea. Derrigorrezkoa da formazio, programazio eta errepaso bileretan parte hartzea. Formazio bilera: maiatzak 17, ostirala, 18:00-21:30. Programazio bilera: maiatzak 25, zapatua. Errepaso bilera: ekaineko azken astean.
Begiraleak hartzeko kontuan hartuko diren irizpideak: Begirale titulua izatea. Ikasketek lan arloarekin zerikusia izatea. Esperientzia izatea. Herrigintzan parte hartzea. Esperientzia eta ikasketak ziurtagiri bidez frogatu behar dira. Beraz, begirale titulua edota arloko ikasketen ziurtagiriak erantsi egin behar dira. Baita Antzuolatik kanpo lortu den esperientzia ere. Kasu horietan ziurtagiririk gabeko esperientzia ez da baloratuko. Antzuolan izandako esperientzia ez dago ziurtagiri bidez frogatu beharrik.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Eskaera orria beteta. Inprimakia eskuratzeko Idolaz elkarteari eskatu edo hemen sakatu. Titulu(ar)en fotokopiak. Ziurtagiririk aurkeztu ezean, ez da titulaziorik kontuan hartuko. Esperientzia eta merezimenduak egiaztatzeko agirien fotokopiak. Natura sexualeko delituen ziurtagiria. Hona hemen ziurtagiri penala lortzeko informazioa
OHARRA: Izen emateko dokumentazioa Idolazeko helbide honetara idolazantzuola@gmail.com bidali behar da.
EPEA: izena emateko azken eguna maiatzak 12 (domeka).