San Isidro pilota txapelketari hasiera eman diote Antzuolan

Amaia Zabala 2019ko mai. 5a, 16:35

Emakumezkoen lehen San Isidro pilota txapelkeri hasiera eman diote gaur Antzuolan. Bailarako pilotariez gain, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako pilotariek ere hartu dute parte.

Infantil-Kadete mailan hiru bikotek soilik hartu dute parte eta gaurko partiduen ondoren finala erabakita gelditu da, Maddi Berrocal eta Uxue Zubizarreta bikote bergararra eta beheko argazkian ageri diren Maddalen Etxegarai eta Uxue Oses bikote oñatiarra hain zuzen.

Maddalen Etxegarai eta Uxue Oses pilotari oñatiarrak.

Beste bi kategoriatan datorren asteko partiduen ondoren ikusiko da zeintzuk izango diren finalistak. Hurrengo kanporaketak maiatzaren 12an, 09:00etan, Antzuolako pilotalekuan izango dira. Finala, berriz, maiatzaren 18an, San Isidro egunean izango da.

Gaurko emaitza guztiak:

Benjamin - Alebin maila:

1.Leire Oskoz -  Enara Gaminde 12 vs Goiuri Zabaleta - Alejandra Bilyak 8

2. Leire Oskoz - Enara Gaminde 12 vs Ane Zulaika - Irati Urbieta 1

Infantil - Kadete maila:

3. Maddalen Etxegarai - Uxue Oses 12 vs Maddi Berrocal - Uxue Zubizarreta 3

Nagusien maila:

4. Irati Blazquez - Karmele Egaña 12 vs Nerea Plazaola - Eider Plazaola 6

5. Eider Quintas - Jaione Uranga 12 vs Oihane Aizpurua - June Ugarte 2

Benjamin - Alebin maila:

6. Goiuri Zabaleta - Alejandra Bilyak 12 vs Irati Gallastegi - Maddi Gabilondo 1

7. Goiuri Zabaleta - Alejandra Bilyak 12 vs Olatz Insausti - June Garaikoetxea 5

Infantil - kadete maila:

8. Maddi Berrocal - Uxue Zubizarreta 12 vs Nagore Galeano vs Leire Galeano 10

Nagusien maila:

9. Irati Usandizaga - Nerea Uriarte 12 vs Irati Blazquez - Karmele Egaña 3

10. Oihane Aizpurua - June Ugarte 12 vs Nerea Plazaola - Eider Plazaola1

Benjamin - Alebin maila:

11. Olatz Insausti - June Garaikoetxea 12 vs Irati Gallastegi - Maddi Gabilondo 2

12. Goiuri Zabaleta - Alejandra Bilyak 12 vs Ane Zulaika - Irati Urbieta 5

Infantil - kadete maila:

 Maddalen Etxegarai - Uxue Oses 12 vs Nagore Galeano vs Leire Galeano 4

 

 
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak