Lehen bi kanporaketak maiatzaren 5ean eta 12an jokatuko dira 09:00etan hasita udal pilotalekuan. Finala aldiz, maiatzaren 18an, San Isidro egunean, arratsaldeko seietan hasita jokatuko da. Lau pilotari antzuolarrek hartuko dute parte. Leire eta Nagore Galeano ahizpek bikotea osatuko dute infantil-kadete mailan. Olatz Insaustik eta June Garaikoetxeak, aldiz, benjamin-alebin mailan jokatuko dute.