Antiguako ermita
Antiguako ermita, Erromaniko garaiko eliza da, Santiagoko bidean dagoena. Barruan hainbat aldare ditu: ezkerrean Santo Kristoa eta eskuinean Doloreetako Ama. Azken hori 1696an eraman zuten Arrasatetik. Ermitako irudi aipagarriena 103 zentimetroko Andre Maria da. XIII. mende amaiera eta XIV. mende hasierako egurrezko irudia, alegia.
Parrokia
Errukizko Amaren parrokian egingo dute bisitariek beste geldialdi bat ere. 1524. urtean eraiki, eta 1540an egun dagoen tokia ipini zuten. Kanpandorrea, aldiz, 1866. urtekoa da eta egungo erretaula 1585. urtekoa.