"Segurtasunik ezaren sentsazioa" eragin du Antzuolan atzoko eurite bortitzak

Maider Arregi 2019ko api. 16a, 10:17

Atzo arratsaldean botatako ur-jasaren ondorioz, Ertzaintzak Gi-2632 errepidearen tarte bat pare bat orduz itxi zuen. Urak, gainezka egin zuen ere Antzuolako herriko zenbait gunetan. Azpiegitura departamentuak jakinarazi du hoditeria guztiaren gainbegiraketa egingo dutela dutela.

Atzo arratsaldean botatako euri-jasen ondorioz, Antzuolako herriko hainbat gunetan urak gainezka egin zuen. Kalebarrenen, esaterako, estolderiak gainezka egin zuen. Torresoroa atzealdeko bolatokia ere urez bete zen. "Ura bi gunetik irten zen: AHT ingurutik eta Supide ingurutik. Hilerritik behera ere ura eta lokatza etorri zen. Kalebarrenen estolderia ataskatu zen eta kalea lokaztu zen. Euritea motza izan zen eta estolderia libratu zen. Guk daukagun sentsazioa da segurtasunik ezarena", azaldu du Beñardo Kortabarria alkateak.

Irudi ikusgarrienak, aldiz, GI-2632 errepidean jazo ziren. Errepidea lokatzez eta urez estalita geratu zen-eta. Ondorioz, Ertzaintzak arratsaldeko seiak bueltan errepidea pare bat orduz itxita izan zuen.

Irtenbidea bilatzeko batzarra

Antzuolako udala, autobideko teknikoekin eta ordezkari politikoekin batuko da irtenbidea bilatzeko. "Ura daraman hoditeria ondo aztertzeko eskatuko dugu eta irtenbide bat bilatuko dugu; ez dugu gura eta behin betiko segurtasun ezean bizitzea ", gaineratu du alkateak.  Azpiegitura departamentuak jakinarazi du  hoditeria guztiaren gainbegiraketa egingo dutela eta azaldu dute "AHTko lanek eragin izan dutela antza".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak