Eguerdi partean ipuin kontalari ugarik hartu dute parte Antzuolako Ahotik bihotzera ipuin maratoian. Iñaki Matak eman dio hasiera ekimenari Zurrategi plazan Welcome! izeneko saioarekin eta horrek balio izan du jendea erakartzeko. Gero lau ipuin-kontalarik egin dituzte euren kontakizunak: Dorleta Kortazarrek, Marisol Abreuk, Anabel Munok eta Lur Katugorrik.
Dorleta Kortazarren arabera, "giro oso polita" izan dute, eta hortik herriko plaza ingurura gerturatu dira. Bertan Maider Artzelaik, Andres Cortesek eta Virginia Imazek kontatu dituzte ipuinak. Eta ia bi ordu inguruko maratoia egin dute eguerdian.
Arratsaldean, berriz, 18:30ean Olaranen berriro izango dituzte ipuin kontaketak. Eguerdian izan diren kontalariez gain, Rakel Imaz ere izango da ipuinak kontatzen.
Orain artekoarekin pozik daude eta espero dute, arratsaldean ere jendea animatzea Olaranera.
ikus-entzuleak adi-adi egon dira kontatzen zuten hori entzuten.
Ipuin maratoiak baina, jarraipena izango du arratsaldean ere. 18:30ean Olaranen ipuin kontaketak izango baitira.