Batzar orokorrean urteko kuota 10 eurora igotzea erabaki du Landatxope elkarteak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko api. 11a, 13:03

Landatxope elkarteak urteko batzar orokorra egin zuen zapatuan. Brigida Rodriguez, Jose Mari Iturbe eta Juan Jose Jauregi sartu dira batzorde berrian. Horrez gain, kuota igotzea erabaki zuten.

Erretiratuen eta pentsiodunen Landatxope elkarteak urteko batzar orokorra egin berri du. Alde batetik batzordea berritu dute: M. Karmen Larrañagak eta Venancio Tenak batzordea utzi dute, eta Brigida Rodriguez, Jose Mari Iturbe eta Juan Jose Jauregi sartu dira. Pilar Etxanizi batzordea uztea tokatzen zitzaion aurten, baina, jarraitu egingo du eskualdeko idazkari lanetan eta Debagoienako Nagusien Kontseiluko presidente gisa.

Bestalde, urteko bazkide kuota 10 eurora igotzea erabaki zuten –2020an aplikatuko da igoera–, eta baita manifestaziotara joateko autobusen prezioa igotzea ere –2018ko defizita gutxitzeko–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak