Antzuolak Idiazabalen aurka jokatuko du zapatuan, Eztalan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko api. 10a, 18:00
Antzuola Aloña Mendiren aurkako lehian. Argazkia: Imanol Soriano.

Iosu Zubikarairen taldeak Idiazabal hartuko du zapatuan, Eztalan. Liga amaitzeko hiru jardunaldi geratzen diren honetan, Antzuolak maila ziurtatu du dagoeneko.

Zapatuan jokatuko du Antzuolako futbol talde nagusiak Idiazabalen aurka. "Azkeneko bi partiduak irabazita denboraldi bukaera nahiko txukuna egiten dabilen taldea da Idiazabal; bestalde, gu dagoeneko erlaxatuta gaude", dio Iosu Zubikarai entrenatzaileak. "Denboraldi ona" egin dutela gaineratu du, nahiz eta denboraldia duda askorekin hasi.

Helburuak beteta

"Ahal den goren amaitzea daukagu buruan, baina ez da erreza izango; izan ere, helburu nagusia bete dugu eta taldea momentu honetan motibatuta izatea ez da erraza izaten", dio.

8. tokian sailkatuta

Antzuola 8. tokian dago, 38 punturekin; eta, Idiazabal, 10., 34 punturekin.

Partidua 16:30ean izango da, Eztalan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak