1- Gaia: Antzuolako jaiak.
2- Lanak: parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, hiru lan aurkeztuko ditu.
3- Parte-hartzea: nahi duen orok parte har dezake.
4- Zapiaren ezaugarriak: Antzuolako jaien ezaugarriak islatu beharko ditu. Idatzita izango duen testua: Antzuolako jaixak 2019. Aurkeztuko den irudiak, gehienez, triangelu formako gainazal hau hartuko du: 70 X 70 X 100 Koloreak: diseinuak edo irudiak bi kolore izango ditu. Koloretzat hartzen da zuria. Lanak originalak eta argitaratu gabeak izango dira.
5- Lanak aurkezteko moduak: Lanak udaletxeko idazkaritzan aurkeztuko dira, DINA4 neurriko bi gutun-azaletan. Batean lana joango da, bestean parte-hartzailearen datuak jarriko dira: izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia. Gutun-azal biek izenburu berdina jarriko zaie. Lan bakoitzeko gutun bat aurkeztuko da.
6- Aurkezteko epea: Lanak aurkezteko epea maiatzaren 17an, egubakoitzean, bukatuko da.
7- Epaimahaia: Jai batzordeak osatuko du epaimahaia. Epaimahaiak jaietarako egokiena den lan onena aukeratuko. Epaimahaiak hala erabakiz gero, lehiaketa hutsik geratu ahal izango da.
8- Saria: 200 €. Sari banaketa Antzuolako jaietan egingo da.
9- Lanen eskubideak: Saritzen den lana Udalaren esku gelditzen da. Eraldatzeko eta kaleratzeko eskubidea izango du. Udalak jendaurreko komunikaziorako, kopiatzeko eta banatzeko eskubideak ere eskuratuko ditu; eskubide horiek Udalarenak baino ez dira izango.
10- Oharra: Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaikoen erabakia onartuko direla esan nahi du.