Aritz Kortabarriak esprint berezien saria irabazi du Balentziaga Oroitzarrean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko api. 9a, 10:14

Kortabarria maillot zuriarekin eta garaikurrarekin.

Eulen taldeko Aritz Kortabarria antzuolarrak esprint berezien maillot zuria jantzi zuen domekan Eibarren, Balentziaga Oroitzarrean. Espainiako Koparako puntuagarria izan zen lasterketa.

Sentsazio onekin

"Karrera hasiera aldrebesa izan nuen; jausi eta bizikleta birritan aldatu behar izan nuen. Baina ondoren eguneko ihesaldia hartu nuen eta esprint berezitako saria lortzeko aukera izan nuen", azaldu du Kortabarriak.

"Gustura" dago Kortabarria, batez ere "aurreko asteetan baino sentsazio hobeak" izan zituelako.

Espainiako Koparako puntuagarria

Eibarren jokatutako Balentziaga Oroitzarrea Espainiako Koparako puntuagarria da, eta eliteek eta 23 urtez azpikoek parte hartzen dute. Zierbenako ziklista Iñigo Elosegik –Lizarte– irabazi zuen oroitzarrea 4.09.02 denbora eginda.

Lasterketa aldrebes hasi arren, esprint berezien saria lortu zuen antzuolarrak, eta sari horri dagokion maillot zuria jantzi zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak