Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finala jokatuko dute antzuolarrek

Maider Arregi 2019ko apirilaren 5a

Argazkia: Gipuzkoako Pilota Federazioa

Infantil mailako eskolarteko pilotari antzuolarrek Gipuzkoako Eskolarteko Finala jokatuko dute zapatuan Loiolan Soraluzeko bikotearen kontra. 16:00etan hasiko da partidua. Antzuolako taldea Inar Cabo, Beñat Larreak eta Oier Aldasorok osatzen dute. 

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan, mutil alebin eta infantilen eskuz binakako finalak izango dira ikusgai, larunbat honetan, Donostiako Loiola auzoan. 16:00etan hasiko da jaialdia: lehenik, alebin kategoriako finalerdiak jokatuko dituzte; ondoren, infantilen finala izango da; eta, azkenik, alebinena. Informazio gehiago hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak