Sei lagunen artean askorik ezin bada egin ere, gogotsu ibili dira Trekutzen, garbiketa lana egiten. Motozerra eta zuhaitz mozteko artazi luzeak baliatu dituzte egur lanak egiteko. Gero, eskuz pilatu dituzte horiek. Hamaiketako egiteko denbora ere hartu dute.