Errekak 'Enpresa Nazioartekotzeari' saria jaso du

Maialen Regueiro 2019ko mar. 29a, 13:18

Antzuolako Erreka enpresa (Irudia: Tulankide)

Gipuzkoako Bazkundeak 2018ko kudeaketa txostena aurkeztu du, nazioartekotzeko eta prestakuntzako arloetan egindako lana nabarmenduz. Hala, Antzuolako Erreka enpresak Enpresa Nazioartekotzeari saria jaso du, negozio ildo bakoitzeko nazioartekotze modelu ezberdin bat izateagatik munduan barrena. Hiru negozio unitate, hiru nazioartekotzeko modelu, eta salmenten % 50a baino gehiago kanpoko merkatuetan zabaldurik. 

Erreka, 55 urte dituen Mondragon Taldeko Industria Kooperatiba bat da. Hainbat sektore eta merkatuetan dago eta bere aktibitatea hiru negozio unitateetan banatzen da: Fastening Solutions. Errekaren jatorrizko aktibitatea. Sektore eolikorako eta eraikuntzarako exijentzia altuko forjazko torloju beroak egiten ditu. Plastics. Automobilgintza sektorerako plastikozko injekziozko pieza teknikoak egiten ditu. Accesos Automáticos. Oinezkoentzako ate automatikoak eta erresidentzia sektoretako sarbide automatizatuak egiten eta jartzen ditu, erresidentzia, merkataritza eta industria sektoreetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak