Mikel Garitano eskiatzailea da 16 urtez azpiko Espainiako txapelduna

Maider Arregi 2019ko mar. 26a, 12:55

Eski alpinoko 14 eta 16 urtez azpikoko Espainiako txapelketak jokatu berri dira La Molina eski estazioan. Eta Mikel Garitano Antzuolarrak txapelketa bikaina egin du 16 urtez azpikoen mailan; Garitano da Espainiako txapelduna Superkonbinatu deritzon txapelketan. 

Martxoaren 22tik 24ra arte  jokatu dira txapelketak Kataluniako La Molina eski estazioan. Mikel Garitano antzuolarrak, egubakoitzean jokatu zuen Superkonbinatuan (Supererraldoia eta slalom-eko denborak batuta) Espainiako txapela jantzi du. Supergigantea deritzon proban 5. denborarik onena lortu zuen eta sekulako slalom-a egin ondoren podium-eko lehen postua  lortu zuen.

Zapatuan, berriz, Gigante proba jokatu zuen eta bi jaitsiera egin zituen. Lehen jaitsieran denbora onena egin zuen eta bigarrenean arazo bat eduki zuen eta bastoi batekin heldu zen helmugara. Proba horretan Espainiako azpi-txapelduna izatea lortu zuen.

Domekan, slalom-a jokatu zuen Garitanok gustukoen duen proba, hain zuzen ere (bi jaitsieren denborak batzen dira hemen ere).  Azpi-txapeldun geratu da; bere ostean sailkatu da  laguna duen Ander Mintegi bilbotarra.

Denboraldi aparta

Emaitza bikain hauek lortuta,  Astunen eta Sierra Nevadan izandako txapelketen puntuak batuz,  Mikel Garitanok hirugarren postuan amaitu du Espainiako Kopa.  La Molinan, baina,  bere anaia Josu Garitanok ere parte hartu du.  Emaitz apalagoak lortuz 14 urte artekoen artean lehiatu da. Josu Garitanorendako lehen urtea izan da kategoria honetan.

Mikel Garitanok, Val d’Iseren ospatzen den La Scaran txapelketan ospetsuan parte hartuko du hurrengo astean bere taldeko Club Esqui Jaca-koekin batera, tartean bere lehengusina June Garitano ere joango delarik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak