Alardearen hamarkadaren urteurrena hizpide Olaranen

Maialen Regueiro 2019ko martxoaren 23a

Antzuolako Udalak eta Alardearen Kultura Elkarteak antolatutako balorazio saioa egin dute gaur goizean Olaranen. Saio horretan izan honako gaiak izan dituzte hizpide, besteak beste:  Alardearen antolaketa eta funtzionamendua, parte hartzaileak eta harremanak. 

Balorazio saioaren arrazoia

2009an Mairuren Alardeak bizi izandako berrikuntzek hamar urte beteko dituzte eta epe horretan egindako lana eta lortutakoa, herritarrei adieraztea izan da gaur goizeko saioaren helburua. Izan ere, Lander Dominguez, Alardeko buruzagiak honakoa aipatu du: "Guretzat, garrantzitsua da balioan jartzea eta horregatik, hurrengo urratsak zeintzuk izan daitezkeen hausnartu gura dugu herritarrekin". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak