Antzuolarrek Aiherran egingo dute bat Korrikarekin

Maider Arregi 2019ko apirilaren 3a

Debagoienean barrena ibiliko den arren, aurten Korrika 21 ez da Antzuolatik pasako. Hala ere, horrek ez du Antzuolako Korrika batzordearen ahalegina zapuztu. "Antzuolatik ez da pasako baina antzuolarrok bat egingo dugu Korrikarekin". Eskolak, Korrika txikia apirilaren 12an egingo du.

Hala, apirilaren 7an, aihertarrekin batera Korrikan izango gara. Aiherran antolatu dituzten ekintzekin bat egingo dugu", azaldu du Jon Ugarteburu Euskara zinegotziak. "Autobusa jarriko dugu: lehena apirilaren 6an, zapatua, Aiherran antolatu diren kontzertuetara joan ahal izateko. Eta apirilaren 7an, domeka, Aiherrara Korrikan parte hartzeko  –autobusa 3 euro; kontzertuetarako sarrera aparte–. Astelehenetik aurrera autobusean izena emateko aukera dago. liburutegian edo udaletxean.

Herri Eskolako haurrek, gainera, Korrika Txikia egingo dute apirilaren 12an, egubakoitza, 16:00etan Errekalde auzoan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak