Antzuolan ezkutatutako historia azaleratzeko erakusketa jarriko dute

Maider Arregi 2019ko mar. 20a, 12:03

Intxorta 1937 elkarteak, Antzuolako Udalarekin elkarlanean,  bi erakusketa batera jarriko ditu martxoaren 27tik apirilak 14ra bitartean Olarango aretoan. Eta egun berean, Josu Chuecak hitzaldia emango du frankismoaren aztarnaz eta erbesteaz jarduteko arratsaldeko zazpietan hasita, Olaranen bertan.

Erakusketak

Etorkizuna alanbre hesi artean erakusketan, 1939ko otsailean, Katalunian zeuden milaka euskal errefuxiatuk ihes egin behar izan zuten Frantziara faxistagandik. Ihesaldi honek La Retirada deritzo eta 26 panelen bitartez kontatua dago istorioa.

Antzuolan ezkutatuko historia argitzeko ere erakusketa jarriko da martxoaren 27an. "Zazpi paneletan, historia horren laburpena jarriko da: 5 paneletan jasotzen da Antzuolako 130 erresistenteen izenak, frontean hildakoenak, kausa militarrak, espetxeko fitxak, emakumeen errepresioa, langile batailoiak… eta beste 2 paneletan matxinatuen atxilotuak eta hildakoak. Argazki eta dokumentuak daude. Erakusketa honen helburua da, Antzuolan talde ireki bati bultzada ematea historia hau berreskuratzeko".

Hitzaldia

Josu Chuecak hitzaldia emango du Frankismoaren aztarnaz eta erbesteaz jarduteko arratsaldeko zazpietan hasita, Olaranen bertan martxoaren 27an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak