Alderdi sozialistak jakinarazi du maiatzeko udal hauteskundeetan Miren Arrate Gallastegi aurkeztuko duela Antzuolako alkategai. Gallastegi izan da sozialisten zerrendaburua aurreko udal hauteskundeetan ere. Beraz, errepikatu egiten du izendapenean. Azaldu berri du "ilusio handiz" lan egiteko prest dagoela.
Miren Arrate Gallastegi Eibarrekoa da. Gallastegik, agintaldi honetan Parlamentuko lanekin uztartu ditu Antzuolako udaleko zinegotzi lanak.
Esan ere, Espainiako senaturako lehen hautagaia izango dela.