Baina, zirkuituko bigarren tramuan eman zuten Castrok eta Urkiolak kolpe erabakigarria, eta zazpi segundotako aldea izatera iritsi ziren hor. Hirugarren tramuan, berriz, aldeari eutsi egin zioten, eta garaipena lortu. Hala, dagoeneko txapelketako bigarren garaipena eskuratu dute Castrok eta Urkiolak, eta kontrarioekin zuten aldea handitu egin dute. Hurrengo hitzordua martxoaren 29ko eta 30eko asteburuan izango da, XII. Bidasoako Rallyarekin.
Debagoieneko hitzorduak:
- Gorlako Auto Igoera, maiatzak 11
- Gatzagako Auto Igoera, uztailak 13
- Udanako Auto Igoera, uztailak 27
- Aramaioko rallysprinta, irailak 10