Heriotza aurretiko borondateak hizpide bihar Egoitz Zabalarekin

Maialen Regueiro 2019ko mar. 19a, 16:50

Antzuolako parrokiak antolatuta, Aita Menni ospitaleko pastoral, boluntariotza eta elkartasun proiektuen arduradun Egoitz Zabalaren eskutik hitzaldia izango bihar, 18:00etan hasita, Olaranen. Hitzaldiaren oinarria heriotza aurretiko borondateak izeneko dokumentua izango da, baina eutanasia, dolua eta mota horretako gaiak ere izango dira hizpide solasaldian.

Aurretiazko borondateak

Herritarrei aurretiazko borondateen dokumentua aurkeztea da asmo nagusia, baina, hori ardatza izanik, beste gai batzuk jorratuko dira; besteak beste, heriotza, dolua eta sufrimendua. Izan ere, dokumentu horretan, nork bere azken egunak nola igaro nahi dituen adierazi dezake; hau da, nolako heriotza nahi duen, norekin egon nahi duen heriotzaren momentuan...

Ezkutuko gaiak

Gai sakon horiei buruz egiten den lanketaz galdetuta, Zabalak honako hau adierazi du: "Gaur egungo gizartean arrakasta duen pertsona da eredugarria eta horri buruzko albisteak entzuten ditugu; aldiz, heriotza, sufrimendua eta halako gaiak ezkutatu egiten dira". Egoera horrekin lotuta, Zabalak azpimarratu du umeei txikitatik gai horiei buruz normaltasunez hitz egin beharko litzaiekeela.

Eutanasia

Azkenaldian bolo-bolo dabilen gaia da eutanasiarena, eta hilaren 20ko solasaldian horri buruzko hausnarketarako tartea ere egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak