Eztalan lapurtutako desfibriladorea berreskuratu eta herritarren esku jarri dute

Maider Arregi 2019ko mar. 14a, 19:00

Eztalan lapurtu zuten desfibriladorea Murtzian azaldu da. Orain, baina, Ertzaintzaren bitartez Antzuolako Udalak berreskuratu egin du eta udaletxean, auzoen buzoiak dauden bulegoan, jarri du herritarren esku. Asteon bertan erabilgarri dute desfibriladorea antzuolarrek.

 Eztalan lapurtutako desfibriladorea saldu egin zuten. Bada, Murtzian azaldu da desfibriladorea. Izan ere, Murtzian desfibriladorea martxan jartzen saiatu ziren baina hondatuta zegoela konturatzean, hau konpontzeko asmoz fabrikatzaileari dei egin zioten. Fabrikatzailea, ermuarra, berehala ohartu zen desfibriladorearen modeloa eta erreferentzia  Antzuolakoak zirela eta ez Murtziakoak. Ertzaintzak berreskuratu du desfibriladorea eta Antzuolako Udalari itzuli dio. Orain, Antzuolako herriak bigarren desfibriladore bat dauka udaletxean. Izan ere, Eztalan beste desfibriladore bat erosia dute. "Ikastaro bat ere antolatu gura dugu Gurutze Gorrikoen laguntzarekin", gaineratu du Beñardo Kortabarria alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak