Udal langileen soldatak %2,25eko igoera izatea onartu dute aho batez

Maider Arregi 2019ko mar. 13a, 11:08

Martxoko ohiko osoko bilkura egin zuten atzo, martitzena. Aho batez onartu zituzten besteak beste, 2019ko Zerga Ordenantzen akatsa zuzenketa eta udal langileen soldatei %2,25eko igoera aplikatzea.

Landa eta hiri lurrei dagozkien tasen aplikazioak akats bat zutela ohartuta, akats horren zuzenketa aho batez onartu zuten atzoko osoko bilkuran. "2018an zehar hainbat likidazio ateratzerakoan, kopuru handiegiak irten zirela ohartu ginen. 2.000 eurotik gorako tasak ziren, eta 2019ko ordenantzak lantzerakoan gehienez 600 euroko muga jartzea proposatu zen. Hala ere, likidazioak jaso duten zordunei 600 euroko tasa ere handiegia iruditu zaie bestelako herriekin alderatuta; eta tasaren ordenantza errebisatzea eskatu diote Udalari. Batzordean gaia aztertu ondoren, urtetan ekarritako akats bat dela ondorioztatu dute eta onartu dute kopuru horiek altuegiak direla", argitu du Antzuolako Udal Gobernuak.

Hala, 2019ko Ordenantza Fiskalean akats zuzenketa egitea aho batez onartu dute osoko bilkuran eta landa lurreko segregazio baimenen tasa 0,012 euro/m2 -an finkatu dute.

Soldaten igoera

Aho batez onartu zuten ere, udal langileen soldatei %2,25eko igoera aplikatzea. "Eudelek proposatzen duena aplikatuko da: 2,25eko igoera zuzenena urtarrilaren 1etik gaur arte. Eta uztailean, KPIaren araberako igoera %0,25ekoa izango litzake".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak