"Honen bitartez eskerrak eman nahi dizkiet zozketetan bost astetan parte-hartu dutenei. Bide batez, aukera ona ere izan daiteke herriko liburuak eta materialak erosteko; bai herriko liburu-dendan baita udaletxean ere. Izan ere, liburuetan dagoen informazio guzti hori sarean aurkitzea ezinezkoa da. Hemen herriko argitalpenen zerrenda", azaldu du Iñigo Ramirez de Okarizek.
"Bide batez opari bat eginez bukatu nahi dugu Irinmodo-k antolatutako lehiaketatxo eta ospakizun xume hau. Izan ere, asko zarete oraindik Antzuolako Baserriak eta Errotak liburua eskatzen ari zaretenak. Eskaerak erantzunez, liburua digitalizatu dugu eta hementxe duzue eskura pdf-an: Antzuolako Baserriak eta Errotak.