Heteropatriarkatu kapitalistari planto! lelopean, hainbat mobilizazio eta ekintza antolatzen dihardu azken hilabetean Antzuolako emakume taldeak. Gaur, egubakoitza, egingo dute azken batzarra, Martxoaren 8an egingo diren ekintzak eta mobiliza-zioak zehazteko, 17:30ean, Olaranen.Bost ardatzetan oinarritzen da Martxoaren 8an deitutako greba feminista: pentsionistak, ikasleak, zaintza, enplegua eta kontsumoa.
Hala, Martxoaren 8an, goizean hasiko dira aldarrikapenak Antzuolan. Herriko emakume taldeak 09:30ean kalejira abia-tuko du Beheko auzotik. Ondoren, herriko plazan gosaria egingo dute. Amantalak etxetik eroateko dei egin dute. 12:00etan elkarretaratzea egingo dute Zurrategin eta 14:00etan bazkaria –norberak etxetik eroandako jakiak elkarbanatuko dira–.Arratsaldeko zazpietan, manifestazioa egingo dute herriko kaleetan barrena.