Aratuste-domeka kolorez eta umorez jantziko dute herritarrek

Maider Arregi 2019ko mar. 1a, 08:00

Gaur, egubakoitza, Herri Eskolako umeen mozorro festa ospatuko da; martitzenean, martxoaren 5ean, aldiz, erretiratuek Landatxopen jaia egingo dute.


Eskolako umeek emango diete Aratusteei hasiera Antzuolan gaur. Arratsaldean mozorro festa egingo dute eskolan. Ondoren, 15:45ak aldera, Pausoka guraso taldearen eskutik txokolatea eta torradak dastatzeko aukera izango da eskolako patioan.

Hartza, tximinoa eta hezitzailea


Aratuste-domeka baina izango da antzuolarrendako egunik indartsuena. Goizean Oinarin dantza taldearen eta txistulariekin batera, hartza, tximinoa eta hezitzailea ibiliko dira herriko kaleetan barrena. 12:30ean saio nagusia plazan egingo dute dantzariek. Besteak beste, txantxoa, makila txiki, arin-arin, polka, sorgin dantza edo Antzuolako arku dantza eskainiko dute herriko dantzariek.


14:30ean herri bazkaria izango da pilotalekuan; eta arratsaldean, berriz, mozorro lehiaketa egingo da Herriko Plazan, 17:30ean hasita. Parte hartzaileek desfilea zein koreografia egiteko aukera izango dute. Talde onenak 200 euroko saria izango du herriko jatetxe batean gastatzeko. 18:00ak aldera, Beti jai txarangak herriko kaleak alaituko ditu.

Erretiratuen mozorro-festa

Martitzena, aldiz, herriko erretiratuendako mozorro eguna izango da. Landatxopen, mozorro festa egingo dute. Afari-merienda 18:30ean hasiko da eta mozorro lehiaketa egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak