Antzuolako lau zurrategi nagusien eta langileen argazkiak eta eraitsi zireneko argazkiak ipini dituzte erakusgai. Baita larruaren inguruan orain arte egin diren hainbat lanen argazkiak; baita lanabesak eta bestelako materiala ere. Gaur goizeko bisita gidatura batu direnek, Iñigo Ramirez de Okariz historialariaren eta larrugintzan jardundako Bittor Arbuluren azalpenak entzuteko baliatu dute.