Bertan jarri dituzte ikusgai Antzuolako lau zurrategi nagusien eta langileen argazkiak edo eraistearen uneko argazkia. Baina, orain arte larruari buruz egin diren hainbat lanen argazkiak ere bertan daude: Zurrategiko zurratzailearen eskultura, hainbat grabazio... baita ere zenbait tresna eta material.
Bisita gidatua
Zapatuan, eguerdiko hamabietan bisita gidatua egiteko aukera izango dute antzuolarrek. Iñigo Ramirez de Okariz historialaria eta larrugintzan jardundako Bittor Arbulu izango dira xehetasunak eta azalpenak ematen Olaran etxean.