Herrian eragiten duten hainbat taldetako ordezkariekin batera, udal ordezkariak eta herritar anonimoak egon dira. Tartean, inoiz narrua landu izan duten antzuolarrak. Berba egin, hausnartu eta ideiak jasotzea zen gaurko batzarraren helburu nagusia. Alde horretatik pozik daude udal arduradunak.
Oraingoz ez dute halako saio gehiagorik egingo. Hurrengo pausua izango da gaurkoak eman duenari forma ematea.