Hodei Lete antzuolarraren sorkuntza saritu dute

Amaia Zabala 2019ko ots. 16a, 09:30

Gorka Goikoetxea eta Hodei Lete, Sendo Athlete Care enpresakoak.

Hanketako eta besoetako lesioetarako plastikozko ferulak diseinatu ditu Gorka Goikoetxearekin batera.

Hodei Lete antzuolarra eta Gorka Goikoetxea arteagarra Zeanuriko Zulaibar Lanbide Ikastegiko irakasleak dira, eta, hain zuzen, hanketako eta besoetako lesioak arintzeko 3D inprimagailuz sortutako plastikozko ferulak diseinatzeagatik sarituak izan dira.

Batetik, Start Up-en nazioarteko lehiaketa baten finalistak izan dira, eta, bestetik, Arratiako Udalen Mankomunitateko enpresa ideien lehiaketa ere irabazi dute. Azken horrekin 6.000 euroko saria jaso dute eta Letek jakinarazi du "produktua hobetzeko" baliatuko dutela.

Igeltsuen ordezko ferulak

"Pertsona baten lesioari eskanerra egingo diogu, atal hori digitalizatu eta horrela ferula pertsonalizatua sortu ahal izateko. Gainera, lesio horri komenigarrien zaion posturan izango da ferula, errekuperazioa azkartzeko. Batez ere, goi errendimenduko kirolentzat dago pentsatua, pisu gutxiago baitu, eta, igeltsuarekin ez bezala, jarri eta kendu egin daiteke tratatu ahal izateko", argitu du Letek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak