Larruaren ondareaz hausnartuko dute herritarrek bihar

Maider Arregi 2019ko ots. 15a, 09:57

Larrugintzaren sektorea Antzuolako herriak egun duen kultura ondare nagusienetakoa da. Hori azaleratzeko eta ondarearen transmisioan eragiteko, bihar, otsailak 16, hausnarketa saioa egingo dute herritarrek, Olaran etxean, 09:30etik 12:30era bitartean.

Bi mendez, motor

Antzuolaren motor ekonomikoa larrugintza izan da bi mendez. Herriak narru langintzarekin harreman eta tradizio handia izan du, eta, desagertuta dagoen langintza den arren, ondarearen zati bat Udalak gordeta dauka biltegian. Orain, herritarrek ondare eta material horrekin guztiorrekin zer egin gura duten hausnartu eta erabaki beharko dute bihar egingo den saioan.

Zurrategiaren historia

1.790ean sortu zuen Bareñok larrua ontzeko lehen lantegia, Kalebarren auzoan. Ondoren etorri zen, 1880an, Lamariano y Cia enpresa. Ondorengoak dira ere azken biak: Galarza Hermanos y Arbulu eta Hijos de Jose Telleria.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak