Bazkaria, pilotalekuan
14:30: Umeendako menua: makarroiak, solomoa patata frijituekin, petisuisa eta freskagarriak. 11 euro. Helduendako menua: piperrak entsalada errusiarrez beteak, zurtoin beteak onddoen saltsan, etxeko frijituak, oilasko errea eta txokolatezko tarta. Edateko: ardoa, kafea eta kopa. 22 euro. Txartelak salgai udaletxean eta liburutegian. Erosteko azken eguna: otsailak 22, egubakoitza.
Oharrak: Mahaiak muntatu eta zerbitzatu catering-ekoek egingo dute. Mahai-aulkiak eta dena jaso, bazkaltiarren artean. Kristalezko ontziak egongo dira. Frontoian eserita bazkaltzeko txartela eskatuko da. Umeen gunea eta helduen guneak egongo dira: umeen gunean umeendako menua emango da; helduen gunean, helduendako menua.
Mozorro lehiaketa
17:00: Mozorro lehiaketa. Euria bada, frontoian; ateri badago, Zurrategin. Lehiaketan nahi duenak har dezake parte eta nahi duena egin dezake: desfilea, koreografia… Ikuskizunak musika izanez gero, aurkezten den taldeak eramango du. Talde onenarentzako saria: herriko jatetxe batean 200 euro arteko gastua egiteko aukera. Hortik gorakoa taldeak jarriko du. Taldea 10 lagun baino gutxiagok osatuz gero, buruko 20 euro emango da. Animatzaile eta epaimahai lanetan: Txatxilipurdi.
Berbena
17:30-19:30- Txatxilipurdirekin berbena. Euria bada, frontoian; ateri badago, Zurrategin.