Gustav Mahler Jugendorchester eta Donostiako Orfeoia ikustera joateko autobusa antolatu dute

Maialen Regueiro 2019ko ots. 13a, 09:32

Martxoaren 7an, 20:00etan hasita, Gustav Mahler Jugendorchester eta Donostiako Orfeoiak kontzertua eskainiko dute Donostiako Kursaalean eta autobusa antolatu dute kontzertua ikustera joan nahi dutenentzat. 

Sarreren salmenta

Kontzerturako sarrerak Kursaal Elkarguneko atarian erosi beharko dira. Behin sarrera erosita, interesatuek autobuseko tokia erreserbatu beharko dute: 943 766246 telefono zenbakira deituta edota kultura@antzuola.eus atarian. Autobuserako izena emateko azken eguna martxoaren 1a izango da. Antolakuntzatik adierazi dute, gutxienez 15 pertsonako taldea osatu beharko dela. 

Autobusa

Autobusak honako lekuetan egingo du geldialdia: Antzuolan, Autobus geltokian (18:00), Legazpin, Saturnino Telleria errotondako geltokian (18:15), eta Zumarragan Correoseko geltokian (18:30).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak