Otsailaren 4an, astelehena, Santa Ageda bezpera eguna ospatuko dute antzuolarrek. Hala, abesbatza, Anelkar, Sagiri eta herriko txistulari taldea kantuan egitera irtengo da ohiturari eutsiz. Herriko Plazatik abiatuko dira 18:30ean. Herritar oro animatu gura dute.