Arazo horren garrantzia kontuan hartuta, erorikoei aurrea hartzeko tailerra antolatu dute Udaleko Gizarte Zerbitzuek, Landatxope elkarteak eta Osakidetzak elkarlanean. 64 urtetik gorako pertsonei eta euren senide edota zaintzaileei zuzenduta daude, erorikoen kopurua gutxitzeko asmoz.
Tailerrak Antzuolako Olaran aretoan egingo dira: bi saio teoriko-praktikotan. Otsailaren 12an eta 19ean, 16:30etik 18:00etara. Bertan azalduko dira, besteak beste, zergatik gertatzen diren istripu horiek eta zer egin aurrea hartzeko, zer garrantzizkoak diren ohitura osasungarriak eta ariketa fisikoa, edota nolako laguntza teknikoak dauden eskuragarri (telelaguntza).
Izen-emateak dohainik egin ahalko dira, urtarrilaren 16etik otsailaren 11ra, Osasun-zentroan edo Landatxope Jubilatuen Lokalean, otsailaren 4 eta 5ean bertan 16:00-18:00 bitartean.