Aiherrak badu bere Antzuola

Txomin Madina Milikua 2019ko urt. 26a, 21:18

Gaur inauguratu dute Aiherran Antzuola izena jarri dioten jolastokia hemendik joandako ordezkaritza baten presentziarekin. Beñardo Kortabarria gainera, Aiherrako Enbaxadore izendatu dute.

Antzuolatik joandako hamar laguneko ordezkaritza bat, tartean Beñardo Kortabarria alkatea, Aiherran izan da gaur Antzuola izena jarri dioten jolastokiaren inaugurazio ekitaldian. Bertan, Aiherrako auzapez Arño Gastambidek azaldu du bi herrien arteko senidetzea dela jolastokiari Antzuola izena jartzearen arrazoia. Kortabarriak eta Gastambidek desestali dute parkearen izena daraman behin-behineko plaka. Jolastokiak umeei begira egindakoa da, egurrezko elementuekin eta inguruko naturarekin bat egiten duena.

'Aiherrako Enbaxadore'

Inaugurazioaren ostean, Aiherrako Herriko Etxean beste ekitaldi bat izan dute: udal ordezkariek aurreko urtean egindakoen berri eman diete aihertarrei, baita urte berrirako asmoen berri ere. Horretaz gain, urtean zehar nabarmendutako herrikideei omenaldia ere egin diete, eta Beñardo Kortabarria Aiherrako Enbaxadore izendatu dute ume aihertarrei Antzuolako udalekuetan parte hartzeko aukera emateagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak