AFAGIko Koldo Aulestiak eta Antton Elosegik gertutik ezagutzen dute Alzheimerraren gaixotasuna. Baita ere alderdi fisikoak, sozialak edo psikologikoak eta nola eragiten dion familiari."Hurrengo urteetan gaixotasun-kasuak bikoiztu egingo dira; hala, 2030. urtean Debagoienean 2.200 pertsonek sufrituko dute eta, proportzio horretan, Antzuolan 68k", aitortu zuten.
Laguntza zerbitzua, Arrasaten
Alzheimerraren aurrean ez zaude bakarrik leloa ardatz hartuta, AFAGIk laguntza eskaintzen die egoera horretan dauden guztiei. "Mugimendu solidarioa da eta edozein dementzia dutenen eta hauen familien bizitza-kalitatea defendatzea da gure helburua".
Eskualdean Arrasaten dute egoitza: Arrasate pasalekuko 3. zenbakian. Bertan, informazio eta aholkularitzaz gain arreta psikosoziala ere eskaintzen dute: martitzenetan, 09:00-14:30. Hitzordua ere eskatu daiteke: 943 29 71 18 telefonoan.