Txeme Zubikarai eta Lorentxo Iturbe garaile mus txapelketan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko urtarrilaren 20a

Antzuolako kanporaketa; Txeme eta Lorentzo izan ziren garaile.

Euskal Herriko mus txapelketaren barruko Antzuolako kanporaketa jokatu zen atzo, urtarrilak 19, Arin jatetxean. Txeme Zubikarai eta Lorentzo Iturbe izan ziren garaileak, azken partidan Mariano eta Joxerra gainditu ostean. Hortaz, Zubikaraik eta Iturbek ordezkatuko dute Antzuola Gipuzkoa mailan egingo den hurrengo kanporaketan.

Bestalde, asteburu baterako egonaldiaren zozketa –partaide guztien artean egin zena– Juanxik eta Beñardo Kortabarriak irabazi zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak