Amaitu dira Deskargan kamioi baten matxuraren eraginez sortutako auto ilarak

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko urtarrilaren 10a

07:45ean kamioi batek matxura izan du Antzuolatik Zumarragarako bidean, GI-632 errepideko 15. kilometroan. Kamioia errepidean gelditu denez, berau kendu artean txandakako zirkulazioa ezarri du Trafiko Zuzendaritzak, baina dagoeneko amaitu dira auto ilarak. 

Era berean, Lurraldebus autobus konpainiak jakinarazi du Bergara eta Antzuola arteko zerbitzua berrezarrita dagoela, (DG03 Zumarraga>Antzuola>Bergara>Antzuola>Zumarraga).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak