Antzuolako kirolari onena bozkatzeko azken eguna, urtarrilak 20 izango da

Maialen Regueiro 2019ko urt. 9a, 16:50

Debagoieneko Mankomunitateak bailarako Kirol Sariak antolatu ditu, bertan Debagoieneko kirolari onena sarituko delarik. Aurretik, ordea, Antzuolakoa aukeratuko da. Horretarako, hainbat hautagai daude eta bozkatzeko azken eguna, urtarrilak 20 izango da. 

Hautagaiak

Manex Balerdi, Galeano ahizpak eta Aitor Mendizabal pilotariak, Jon Baleztena eta Aimar eta Ekain Larrea korrikalariak, Manu Castro eta Jon Larrea, bizikleta jaitsierakoak, Uxue Iparragirre, Peru Rodriguez eta Ibai Zabalo futbolariak, Aritz Kortabarria txirrindularia eta Alaitz Urkiola rally gidaria dira hautagaiak. 

Botoa emateko prozedura

Botoa emateko, udaletxeko arkupetan dauden orriak bete beharko dira. Orri bakoitzean hiru kirolarien izena adierazi behar da eta bakoitzak orri bakarra bete dezake. Horretarako azken eguna urtarrilak 20  izango da. Bozkatzen duten guztion artean, bi pertsonendako asteburuko egonaldi-pakete bat zozketatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak